Haurrentzako ipuin kontaketa saioak izango dira datozen bost astetan Estalapean

Baleike 2020ko mai. 20a, 11:17

Gaur hasi eta ekainaren 17ra arte haurrentzako ipuin kontaketa saioak entzun eta ikusteko aukera izango da Estalapean, Zumaiako Udal Liburutegiak antolatuta. 

Ipuin kontaketa saio laburrak izango dira, eta astean bitan eskainiko dira: asteazken arratsaldetan Ixabel Agirresaroberen eskutik, eta larunbat goizetan Lur Kortak eskainita

Gaur arratsaldean izango da lehen saioa, 17:30ean, Animalien isatsa izenekoa. 4 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa izango da. 

Saioak 8-10 minutu ingurukoak izango dira eta ikusgai egongo dira  Zumaiako Udal Liburutegiaren Facebooken, eta Estalapean.