Zumaiako Udal Liburutegiak itxita jarraituko du Jaurlaritzaren baimena iritsi bitartean

Baleike 2020ko mai. 20a, 09:02

Zumaiako liburuzainek fasekako protokoloa zehaztu zuten udal liburutegia arinaldiarekin batera irekitzeko. Baina, oraindik ez dute Eusko Jaurlaritzaren baimena jaso eta, beraz, ezin dute zerbitzua berriro martxan jarri.

Tarte honetan, herritarrek liburuak eta bestelako maileguak itzuli ditzakete Alondegiko sarrerako postontzian utzita. Atzotik irekita dago Alondegiko igogailua, eta ondorioz, baita sarrera ere. Edozein kasutan, ez da beharrezkoa itzulketarik egitea, maileguak itzultzeko epeak ekainaren 15era arte luzatu zituztelako.

Liburuak itzultzekotan, Alondegiko sarrerako postontzian utzi beharko dira. Horretarako, liburua postontzian sartu aurretik eta ostean, igogailuaren ondoan dagoen xaboiarekin eskuak garbitu beharko dituzte herritarrek.