Kontzientzia emozionala eta autozainketaren inguruko online ikastaroa izango da ostegunean

Edurne Pujaba Debak Adimen emozionala pedagogia feministatik, kontzientzia emozionala eta autozainketa online ikastaroa emango du ostegun honetan, hilaren 21ean. Ikastaroa herritar guztiei zuzenduta dago, eta aurrez izena eman beharko da.

Maiatzaren 21ean, ostegunean, Edurne Pujaba Deba hezkidetza teknikariak eta adimen emozionalean arituak, online ikastaroa emango du, Udaleko Berdintasun sailak antolatuta. Ikastaroa pedagogia feministaren baitan kokatuta dago, eta kontzientzia emozionala eta autozainketan jarriko du arreta Pujabak.

Ikastaroa Zoom plataformaren bidez eskainiko dute, 17:00etatik 19:30era. Herritar guztiei irekita dago deialdia, baina aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako, parte hartu nahi dutenek edurne.pujana@daiteke.com helbidera idatzi edo 943-43 03 12 telefonora deitu beharko dute.