Arinaldiarekin batera bueltan dira pentsio duinak eskatzeko mobilizazioak Zumaian

Baleike 2020ko mai. 18a, 19:10

Pentsiodunen mobilizazioak bertan behera geratu ziren alarma egoera ezarri zutenean. Arinaldiarekin batera, pentsio publiko eta duinen aldeko elkarretaratzeei ekin diete berriz ere. Gaur eguerdian bizi baldintza hobeak eskatzeko kontzentrazioa egin dute Saregileen plazan.