Kontzentrazioa egingo da gaur Saregileen plazan espetxe politika salatzeko

Baleike 2020ko mai. 17a, 14:11

Patxi Ruiz euskal preso poltikoak zazpi egun daramatza gose eta egarri greban. Horren aurrean, "Patxiri elkartasuna adierazi eta espetxe politika salatzeko" elkarretaratzea egingo da gaur Zumaian, 20:30ean Saregileen plazan.

Kontzentrazioan bi metroko distantzia matenduko da eta maskarilla jartzea gomendatzen da. Bestetik, presoen aldeko ikurrak eramateko deia luzatu dute elkarretaratzearen antolatzaileek.