Sarean ikus daiteke Telmo Irureta aktore duen 'Robarte una noche' film laburra

Baleike 2020ko mai. 16a, 12:37

Telmo Irureta eta Miren Ibarguren aktore lanetan dituen Robarte una noche film laburra Interneten ikus daiteke, irekian. 

Fernando Verak zuzendutako film honek bi pertsonaien (Ana eta Leo) arteko erlazioa kontatuko du. Ana, Leoren etxera sartuko da lapurreta egitera, eta hortik abiatuta, harreman berezi bat sortuko da bien artean. Laburmetraiaren helburua pertsonen arteko harremanei buruzko hausnarketa egitea da.

Hemen ikus daiteke film labur hau.