Parrokira bisita gidatua online, larunbatean Estalapean

Baleike 2020ko mai. 15a, 16:27

San Pedro parrokira bisita gidatu birtuala egingo da bihar Estalapean, Ismael Manterola arte aditu zumaiarraren eskutik. Aukera paregabea Zumaiako ondare artistiko bikainean sakontzeko.

San Pedro parrokia ondare artistiko aparta biltzen du bere barruan, eta maiatzaren 16an, larunbat goizean sakonean ezagutzeko aukera izango da Estalapean, Zumaiako udalaren agendaren aterpean, Ismael Manterolaren eskutik. 10:30etik aurrera egongo da ekintza hau ikusteko aukera.