Indamendi Eguna historian zehar

Baleike 2020ko mai. 15a, 08:14

Indamendi bazkuna sortu eta berehala hasi ziren haur eta gazteen artean mendizaletasuna sustatzen. Horretarako hauei zuzendutako mendi irteerak antolatu dituzte urte hauetan guztietan. Urteko egun bereziena Indamendi Eguna izaten da. Mendiko tontorrean sariak banatzen zizkietan gaztetxoei, eta baita eguna hamaiketako batekin ospatu ere. 

Alarma egoera dela eta, beste kirol jarduera ia gehienak bezala, Indamendi Eguna ere bertan behera geratu da. Aurreko urteetako edizio asko bere kamerarekin jaso zituen Joseba Zubiaurrek, eta hona ekarri ditugu orain.