Irakurgai daude 'Barrutik, orain literatura' egitasmora aurkeztutako lanak

Zumaia Agenda 2020ko mai. 14a, 15:38

Argazki lehiaketak eman zion hasiera 'Barrutik' ekimenari, eta literaturaren txanda iritsi zen ostean. Aurkeztutako lanekin bilduma osatu du Udaleko Euskara zerbitzuak, eta partehartzaileen artean bi sari zozkatu dituzte.

Zumaiako Udaleko Euskara zerbitzuak antolatutako ekimen honetan ipuin, olerki eta bertsoak jaso dituzte. Aurkeztutako lan guztiak bilduma honetan irakurri daitezke.

Gainera, partehartzaile guztien artean Gertu merkatari eta ostalari elkartearen sariak zozkatu dituzte. 16 urtetik beherakoen artean Maren Iruretagoienak 50 euroko erosketa txartela lortu du, elkarteko dendetan erabiltzeko; 16 urtetik gorakoetan Goiz Eder Iturainek 50 euroko txartela irabazi du, elkarteko taberna edo jatetxe batean otordu bat egiteko.