Lau lehiaketa izan ziren Santelmoak Etxetik egitarauaren barruan: balkoi originalenarena, bertso onenarena, bingoa eta pintxo onenarena. Baleiken egindako bozketan erabaki zituzten herritarrek lehiaketa bakoitzeko irabazleak, eta gaur eskuratu dituzte sariak.
Balkoi eta pintxo lehiaketako sariak eta bingokoa Gertu merkatari eta ostalarien elkarteak banatu ditu: elkarteko saltokietan erabiltzeko 50 euroko erosketa txartelak banatu ditu hiru lehiaketa horietako irabazleen artean, eta parte hartzaile guztien artean, 30 euroko beste erosketa txartel bat zozkatu dute. Bertso onenaren lehiaketan, berriz, Zumaiako Udaleko Kultura Sailak eman du saria. Kasu horretan, urriko santelmoetan izango den bertso saioko sarrera eskuratu dute irabazleek.
Balkoi originalena
Irabazlea: Nerea Aramendi Galarraga
Zozketa bidez: Iker Hernandez Burgos
Pintxo lehiaketa
Irabazlea: Libe Zubimendi
Zozketa bidez: Alaitz Ibarguren
Bingoa
Irabazlea: Maialen Prieto Sanchez
Zozketa bidez: Maider Azkue Bikandi
Bertso lehiaketa
Peru, Manex eta Lur Calvo Etxabe