Indamendiko artxiboa: Haur eta gaztetxoen ibilaldi neurtua

Baleike 2020ko mai. 13a, 11:00

Indamendi bazkunak haur eta gazteentzako mendi irteerak antolatu izan ditu elkartearen sorreratik. Gazteen artean mendizaletasuna sustatzea dute helburu mota honetako ekimenek. Joseba Zubiaurrek grabatutako bideo honetan 70eko hamarkadan egin zen ibilbide neurtuko irudiak ikus daitezke. Igandean zen ospatzekoa Indamendi Eguna; horren aitzakian, webgunera ekarri ditugu irudiak. Seguru norbaitzuk beraien burua aurkituko dutela irudi hauetan.