Elkarrizketak

Elena Yeregi: "Paziente bakoitzeko ia langile bat kutsatu da gure ospitalean"

Baleike 2020ko mai. 13a, 09:17

Herrialde Katalanetan, Tarragonan, harrapatu du Elena Yeregi (Zumaia, 1990) osasun krisiak. Hango ospitalean mediku egoiliarra da; aste batzuk barru amaituko du barne medikuntzako espezialitatea, eta ekainetik aurrera lau hilabeteko kontratua lortu du bertan. "Baleike eta Hitzaren bitartez jakiten dut horko berri, ikusi dut santelmoak ere herritarrek balkoietan ospatu dituztela, eta beti nago harremanetan lagun eta senitartekoekin". Uztailean bueltatzeko asmoa zuen herrira, baina badaki data atzeratu egingo dela.

"Asko jaitsi da koronabirus kasu berrien kopurua, zainketa intentsiboko unitatean zeuden pazienteak plantara ateratzen ari dira, eta esan dezakegu hobetuz goazela. Hala ere, birusa berragertzearen beldur gara"

 

"Hona iritsi nintzenean ez nuen ulertzen: ospitale bat publikoa zen baina ondokoa kontzertatua, baina gestio pribatuarekin baina diru publikoarekin... Horrelako asko dago, eta krisiaren ondoren gehitu egin zen"

 

"Horrek ematen digu beldurra: etorkizun hurbilean murrizketa gehiago egotea, eta horrek nola eragingo digun, batez ere langileei; eta, ondorioz, pazienteei"

 

"Gizarte kohesionatu bat ikusi dut egoera honi aurre egiteko; aurreneko momentutik sortu zen sare bat adinekoei eta laguntzeko, eta gizarte oso aktiboa ikusi dut"