Ludoteka: Aimar Martinezi zorion mezua eta Nerea hezitzailearen agurra

Zumaia Agenda 2020ko mai. 10a, 17:00

Gaur, maiatzak 10, Aimar Martinezen urtebetetze eguna da. Zorionak Ludotekako lagunen partez! Gainera, Nerea Ludotekako hezitzaileak Zumaiako haurrei mezua bidali die. Haurrena ere bada Estalapea. 

Zumaiako haurrek beraien lagunak, gelakideak, aitona-amonak... agurtzeko aukera dute. Horretarako, bideoak, audioak, argazkiak edota testuak Whatsappera (669-76 22 22) edo e-mailera (ludoteka@zumaia.eus) idatzi beharko dute.