Gaintza txakolina: saria eta krisia

Baleike 2020ko mai. 10a, 11:00

Euskal Herriko txakolinaren ekoizle nagusia izateaz gain, bere kalitateagatik da ezaguna Getariako Txakolina. Aitortza horren erakusle da Getariako Gaintza txakolinak jaso berri duen saria: Alemanian antolatzen den Nazioarteko Mundus Vini lehiaketan urrezko domina eskuratu du Lazkano familiak Aitako txakolinarekin. Koronabirusaren krisialdiak ez du beren poza zapuztu, baina familiaren negozio hau ere ziurgabetasunean murgildu du.