Jostunen sareak egindako maskarak, etxez etxe banatzeko prest

Baleike 2020ko mai. 9a, 19:30

Torreberri gaztetxeko boluntario ugari elkartu da gaur Alondegiko Oxford aretoan, Zumaiako Udalak osatutako jostunen sareak egindako maskarak jaso eta etxez etxe banatzeko prest uzteko. Gaztetxeko kideek txalotu egin dute jostunen lana: "Eredugarria eta eskertzekoa da egindako lana. Elkar zainduz eta horrelako ekimen komunitarioei esker aterako gara egoera zail honetatik".