Iñaki Osa Goikoetxea: "Etxean entrenatu izan dut eta gogorra eta zaila izan da forma mantentzea"

Izaro Altzibar 2020ko mai. 8a, 11:32

Pasaden larunbatetik aurrera kirolari profesionalek ordutegi gabe entrenatu dezakete kanpoaldean, maiztasun mugarik gabe. Igor Osa Goikoetxea zestapunta jokalariak bere ikuspuntua azaldu du elkarrizketa honetan.

Nola aldatu da zure entrenamendua egun hauetan?

Orain arte etxean entrenatu izan dut, eta esan beharra dut nahiko gogorra eta zaila izan dela forma mantentzea. Orain, kalean entrenatu dezakedanez, askoz ere hobeto nago. Korrika edo bizikleta egiten dut oro har, fondoa lantzeko, baina surfeatzera ere joan izan naiz. Frontoietara itzultzen garenean teknika landuko dut. Ordutegi askea dudan arren, egia da orain arte arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara entrenatu dudala, umeekin lanpetuta egon izan naizelako, baina aurrerantzean zertxobait lehenago entrenatzea espero dut.

Kirolari profesionala zarela baieztatzen duen agiririk eramaten duzu entrenatzean?

Bai, Kirol Kontseilu Gorenak agiri bat gutun bat bidali zidan, nire entrenamenduak ordu eta maiztasun muga gabe burutu ditzazkedala frogatzeko. Sakelakoan eramaten dut agiri hori entrenamenduetan nortasun agiriarekin batera, udaltzaingoak geratuz gero.

Uste duzu jendeari ondo iruditzen zaiola neurri hau?

Nik uste dut ezetz. Guztiok pertsonak garen heinean berdinak gara, eta kirola ez da garrantzitsuena orain, jende gehiago ez kutsatzea baizik. Horrek baldintzatuko du normaltasunera itzulera eta batzuei baimenak ematen hasten badira, kutsatuak ugarituko dira, eta atzerapauso bat izan daiteke.

Nola eragiten zaitu entrenatzeko askatasunak?

Goizeko eta arratsaldeko entrenamendua egitea nahikoa iruditzen zait, federatuek bezala, bi entrenamendurekin, topera jarri zaitezke. Neuk ere egunean behin entrenatzen dut, bakarrik.