'Korrontzi Benefic' emanaldia, bideoan

Zumaia Agenda 2020ko mai. 9a, 18:00

2017ko abenduaren 29an Korrontzi musika taldeak eta Astinduk emanaldia eskaini zuten Zumaienan. Gobernuz Kanpoko Erakunde baten aldeko ekitaldia izan zen: hain zuzen ere, Sanfilippo gaixotasuna duten haurren gurasoek eta lagunek sortutako Vass Sanfilippo Euskadi erakundeari eman zioten bertan bildutako dirua. Emanaldiaren zati bat ikusgai dago orain Estalapean.