Gaur eguerdian, txaranga balkoietan

Baleike 2020ko api. 25a, 09:57

Gaur 12:30ean txaranga izango dugu herriko balkoietan, animatu eta parte hartu. Aurreko asteburuan bezala, bidali zuen argazkiak eta bideoak Whatsappeko 696872527 zenbakira edo e-mailez zumaia@ukt.eus helbidera, eta bildumak osatuko ditugu. Hemen daukazue gaurko egitaraua:

Eguerdiko 12:30ean, txaranga balkoian. Animatu dezagun larunbat goiza irratian musika jarriz. Txarangako musika Zumaiako Txarangaren eskutik.

Arratsaldean, meme lehiaketa.

Bidai zure memea euskaraz argazki baten bidez 623 032 134 WhatsApp zenbakira. Gaia: Santelmoak Etxetik eta COVID-19. Memea bidaltzeko apea: apirilak 26, eguerdiko 12:00ak arte.

Bozketa Baleike.eus webgunean egingo da apirilaren 27an, 9:00etatik 21:00era bitartean. Irabazlea hurrengo egunean jakinaraziko da.

Meme bozkatuenak Gertu elkarteko saltokietan erabiltzeko 50 euroko erosketa txartela eramango du.

18:00etan, bingoa mugikorrarekin balkoietatik.

Jarri bozgorailuan irratia zuzenean, sartu mugikorrean https://bingoa.tk orrialdera eta ea zein zumaiarrek kantatzen duen bingoa lehenbizi!

Irabazleak Gertu elkarteak emandako 30 euroko erosketa txartela eramango du.

20:00etan, txaloen ondoren, Txoriak txori eta Ez gaitu inork geldituko kantuak. Kantuak irratitik jarriko dira zuzenean, 93.00 FMn edo labur.eus/st-n.

Gero, Altsasuko presoak oraindik kartzelan daudela salatzeko kazerolada Aurrera Altsasuabestiarekin amaituta.