Brindis feministarekin eta bertsio gauarekin hasiko dira Santelmoak Etxetikeko repetizioak

Baleike 2020ko api. 24a, 11:41

Santelmoetako repetizioak hastear dira, eta berriro urdinez janzteko ordua heldu da, jai giroa etxeetara mugatuko bada ere. Santelmoak Etxetik ekimena martxan jarri duen gazte taldeak repetizioetarako egitaraua ere prestatu du.

Brindis feministarekin hasiko dira gaurko ekitaldiak, eta gauean jarraituko du bertsio gauarekin. Asteburuan zehar lehiaketarako eta bingorako txanda ere izango da. 

Hona hemen repetizioetako egitaraua:

Ostirala, 24

19:30ean, brindis feminista Zumaiako Mugimendu Feministak antolatuta. Entzun irratia zuzenean eta egin dezagun topa! Atera argazkia zerbait morearekin eta bidali WhatsApp bidez Zumaiako Emakumeon* Etxeko 633 43 27 62 telefonora.

20:00etan, txaloen ondoren, Txoriak txori eta Ez gaitu inork geldituko kantuak. Kantuak irratitik jarriko dira zuzenean, 93.00 FMn edo labur.eus/st-n.

22:00etan, bertsio gaua online. Bertsio gauean jo behar zuten talde batzuek bat eginda bideoa grabatu dute. Baleike.eus edota Santelmoak.tk egongo da ikusgai, 22:00etatik aurrera.

Larunbata, 25

Eguerdiko 12:30ean, txaranga balkoian. Animatu dezagun larunbat goiza irratian musika jarriz. Txarangako musika Zumaiako Txarangaren eskutik.

Arratsaldean, meme lehiaketa.

Bidai zure memea euskaraz argazki baten bidez 623 032 134 WhatsApp zenbakira. Gaia: Santelmoak Etxetik eta COVID-19. Memea bidaltzeko apea: apirilak 26, eguerdiko 12:00ak arte.

Bozketa Baleike.eus webgunean egingo da apirilaren 27an, 9:00etatik 21:00era bitartean. Irabazlea hurrengo egunean jakinaraziko da.

Meme bozkatuenak Gertu elkarteko saltokietan erabiltzeko 50 euroko erosketa txartela eramango du.

18:00etan, bingoa mugikorrarekin balkoietatik.

Jarri bozgorailuan irratia zuzenean, sartu mugikorrean https://bingoa.tk orrialdera eta ea zein zumaiarrek kantatzen duen bingoa lehenbizi!

Irabazleak Gertu elkarteak emandako 30 euroko erosketa txartela eramango du.

20:00etan, txaloen ondoren, Txoriak txori eta Ez gaitu inork geldituko kantuak. Kantuak irratitik jarriko dira zuzenean, 93.00 FMn edo labur.eus/st-n.

Gero, Altsasuko presoak oraindik kartzelan daudela salatzeko kazerolada Aurrera Altsasu abestiarekin amaituta.

Igandea, 26

11:30ean, zaldi lasterketaran retransmisioa. Irratitik egingo da retransmisioa zuzenean.

Eguerdiko 12:00etan, harren aldeko txalo zaparrada. Txalo zaparradaren ondoren, esteka honetan haurrek eskatutako abestiak ipiniko dira irratian: https://labur.eus/EskatuAbestia.

18:00etan, bingoa mugikorrarekin balkoietatik. 

Jarri bozgorailuan irratia zuzenean, sartu mugikorrean https://bingoa.tk orrialdera eta ea zein zumaiarrek kantatzen duen bingoa lehenbizi!

Azkarrenak Gertu elkarteak emandako 30 euroko erosketa txartela eramango du.

20:00etan, txaloen ondoren, Txoriak txori eta Ez gaitu inork geldituko kantuak. Kantuak irratitik jarriko dira zuzenean, 93.00 FMn edo labur.eus/st-n.

23:00etan, DJ Bull zuzenean irratitik. Berotu gaitezen jaitsierarako.

24:00etan, bandera jaistea eta santelmoei agurra. Kantuak irratitik jarriko dira zuzenean, orden honetan:

-San Telmo martxa.

-Kalez kale.

-Gora Zumaia.

-Debako martxa.

-Ixil-ixilik.

Bidali zuen argazkiak

Santelmoak etxean ospatu beharko ditugu aurten, baina horrek ez digu festarako gogorik kendu. Seguru repetizio hauetan etxekoekin ari balkoiak apaintzen edo hamaiketako ederrak prestatzen. Jarri musika tope, atera trago batzuk eta gozatu! 2020ko santelmoak nola ospatu genituen gogoratzeko zuek bidalitako argazki edota bideokin bilduma osatu nahi genuke. Bidali Whatsappez 696872527 zenbakira, edo e-mail bidez zumaia@ukt.eus helbidera.