Etxealditik Euskaraldira ekimena, gaurko Katuplaza irratsaioan

Baleike 2020ko api. 24a, 11:05

Katuplaza irratsaioaren zortzigarren emanaldia izango da gaur Zumaiako Irrati Piratan. Sara Saizar gonbidatu dute Etxealditik Euskaraldira ekimenaz hitz egiteko. 

Herriko albiste laburrak ere kontatuko dituzte, eta Aritz Paredesek bere musika gomendioak eskainiko ditu. Puntu-erantzun katean, Joanito Dorronsorok bere seme Enekoren puntuari erantzun beharko dio. Nori jarriko ote dio Joanitok puntua?  

Saioa zuzenean entzun ahal izango da 18:00etatik aurrera Zumaiako Irrati Piratan, FMko 93.00 sintonian.