Jose Luis Zumetak erakusketa izan zuen Oxford aretoan, 1997an

Baleike 2020ko api. 23a, 20:33

81 urterekin hil da gaur Jose Luis Zumeta artista. 1939an Usurbilen jaioa, euskal artistarik esanguratsuenetariko bat zen. Euskal Eskolako Gaur taldearen sorreran hartu zuen parte, 1965 urtea Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza eta Eduardo Txillidarekin, besteak beste.

1997. urtean bakarkako erakusketa izan zuen Zumaian, oraindik eraberritu gabe zegoen Oxford aretoan. Uztailean egin zen erakusketa, Zumaiako Arte Taldeak antolatuta. Ismael Manterolak pasa dizkigu irekiera ekitaldiko argazki hauek.