Elkarrizketak

Esti Curiel: "Aterako garenean, zenbateko gogoa izango dugu besaulki batean beste baten alboan esertzeko?"

Baleike 2020ko api. 20a, 18:41

Kulturaren sektoreak kolpe latza jaso du koronabirusaren krisialdiaren ondorioz. Kontzertuak, antzezlanak, pelikulen errodajeak eta estreinaldiak, besteak beste, bertan behera geratu dira alarma egoerarengatik. Esti Curiel aktore zumaiarrak bakarkako antzezlana aurkeztu zuen udazkenean Azpeitiko Antzerki Topaketetan, eta, ordutik, Euskal Herriko aretoetan ari zen aurkezten. Konfinamenduaren ondorioz, hiru emanaldia bertan behera geratu dira. Sektoreak bizi duen egoeraren inguruan hitz egin du elkarrizketa honetan.

"Ez da bakarrik emanaldiak erori direla; gauza da horiek gero nola berreskuratzen diren"

 

"Luzerako kalte egingo dio honek eragileoi"

 

"Emanaldiak mugitzen hasi nintzenean hor konturatu nintzen hau benetan nolakoa den"

 

"Udan ez dut lanik egingo, udazkenean ez dakit lanik egingo dudan... Hurrengo urteko urtarrilera arte egon behar dut hontaz pentsatzen?"

 

"Erori zaizkidan emanaldiak berriro kokatzeko borondatea badago, baina data berririk oraindik ez dut jaso. Programatzaileek ere ez dakit zer egin"

 

"Sektorean ezjakintasuna dago: zer egin, zer ez egin..."

 

"Ateratzen garenean, zenbateko gogoa izango dugu besaulki batean beste baten alboan esertzeko?"

 

"Espainiako Kultura Ministroa atera zenean esanaz garrantzitsuena bizitza eta osasuna zela, hor haserretu egin nintzen"

 

"Kultura letra maiuskularekin esaten da, baina aldi berean ez da batere baloratzen"

 

"Krisian gaudelako gure lana doan egin behar al dugu? Bada, ez. Goazen bide berriak irekitzera"