Gaur arratsaldean, pintxo lehiaketa

Baleike 2020ko api. 19a, 12:15

Gogoratu gaur arratsalderako pintxo lehiaketa antolatu duela #santelmoaketxetik ekimenak. Hamaiketakorako edo bazkarirako prestatu dituzuen pintxoei argazkia atera eta, zuen izenearekin eta pintxoaren azalpenarekin batera, bidali Whatsappez telefono zenbaki honetara: 623 032 134.

Pintxo bozkatuenak Gertu elkarteko jatetxe edo tabernetan erabiltzeko 50 euroko bonoa emango du. Parte hartzaileen artean 30 euroko bonoa zozkatuko da. 

Bozketa Baleike.eus-en egingo da, apirilaren 22ko 9:00etatik 21:00etara. Bi irabazleak hurrengo egunean jakinaraziko dira.