BIDEOA: Birusak ez digu parrandarako gogoa apaldu

Baleike 2020ko api. 19a, 10:00

Kalera atera gabe ere moldatzen gara parrandarako, bai. Hemen daukazue jaso dugun bigarren irudi sortarekin egindako bideoa, diskoteka eta guzti! Gora zuek! Ea iluntzerako horrelako beste bideo laburpen bat egiteko materiala jasotzen dugun. Bidali zuen bideoak edo argazkiak, danborrada jotzen, hamaiketakoa egiten edo parrandan dena ematen... Whatsappez 696872527 edo e-mailez zumaia@ukt.eus.