Elkarrizketak

Isaak Aranberri: "Tsunami honek hausnartzera eramaten zaitu, zer nolako eskola daukagun, eta honelako kasu batean zer erantzun ematen dugun"

Baleike 2020ko api. 16a, 08:30

Martxoaren 12an itxi zituzten ikastetxeak. Ordutik distantziatik eskaini dira ikasgaiak, bai ikasleentzat, eta baita irakasleentzat berria izan den prozesu batean. Egun horiek "tsunami' bat bezala gogoratzen ditu Isaak Aranberrik, Zumaiena ikastetxeko zuzendariak. Hilabete hau nola joan den, eta etorkizuna nolakoa espero duen kontatu du elkarrizketa honetan. 

"Oso garbi geneukan etapa bakoitzeko beharrak asetu behar genituela"

 

"Erantzun bat emateko gaitasuna erakutsi da gizarte maolan, eta hezkuntzak bide horretatik jarraitu du"

 

"Aliatu garrantzitsu batzuk gurasoak izan dira, eta, batez ere, guraso elkartea"

 

"Orain inoiz baino gehiago aliatu bihurtu behar gara etxean dauden ikasle horiek lasai egoteko"

 

"Ikasleekin kontaktuan egoteaz gain, irakasleak ordu askotan materiala prestatzen egon dira forma desberdinetan erakusteko"

 

"Helburua ez da bukaerako produktua, baizik eta horretara eramaten gaituen bidea. Gaitasunak lantzeari eman behar diogu garrantzia"

 

"Maiatzean kalera ateratzen bagara, eta lantokiak irekitzen badituzte, haurrekin arazo bat sortuko da: zein geratuko da haurrekin etxean eskolara ezin badute joan?"

 

"Lehengo eskola memoristikan oinarritu da. Esperientzietan oinarritutako eskola bat behar dugu".