Elkarrizketak

Gonzalo Torre: "Animalientzat gu izaten gara muga"

Baleike 2020ko api. 15a, 08:33

Naturzalea, biologoa eta Geoparkeko ingurumen koordinatzailea da Gonzalo Torre. Gure inguruko natura ederki ezagutzen du, eta egun hauetan adi-adi dago etxeko leihotik ikus ditzakeen txoriei eta bestelako animaliei. Gizakiak erretiratu garenean naturak bere espazioa errekuperatu du. Elkarrizketa hasi baino minutu batzuk lehenago azeria ikusi du pinudi baten ondoan.