Championsean debuta egin duten onenen artean hautatu dute Kauldi Odriozola

Baleike 2020ko api. 14a, 17:42

EHF Champions League txapelketan debuta egin duten bost jolakari onenen artean sartu dute Kauldi Odriozola, Bidasoa klubeko eskuin hegalekoa.

Portugalko Sporting taldearen aurka jokatutako partida gakoa izan da erabaki hau hartzerako orduan. 32nako berdinketako gola sartu zuen zumaiarrak azken segundoan. Partida hartan sartu zuen zortzigarrena izan zen hura, eta Artaleku kiroldegia hankaz gora jarri zuen. Mundu mailan ikusi zen gol hura.

Kauldik 48 gol sartu ditu Championsean, eta partida denak jokatu ditu, bi izan ezik: Lisboakoa eta Mazedoniakoa.

Beste lau jokalari hautatu dituzte hasiberri onenen artean: William Bogojevic (IK Sävehof), Emil Jakobsen (GOG), Alexander Blonz (Elverum Handball) eta Mikita Vailupau (HC Meshkov Brest).