Elkarrizketak

Nerea Eizagirre: "Gizarte zibilak aurrea hartu dio administrazioari"

Baleike 2020ko api. 12a, 08:00

Renon (AEB, Nevada) bizi da Nerea Eizagirre zumaiarra. Doktoretza egiten ari da bertan, eta etxetik urrun ari da bizitzen osasun krisialdia. Ikerketan aritzen da Eizagirre; haren hitzetan, bestela ere nahiko lan bakartia bada ikertzaileena. Koronabirusa AEBetara beranduago iritsi den arren, "gogor" jo du han ere.

"Gu ikerketan aritzen gara, eta bestela ere nahiko lan bakartia bada"

"Egia da AEBetan gizartea indibidualistagoa dela, brometan esaten diet lagunei hemen lehendik ere konfinamenduan bizi direla"

"Hasieran birus txinatarra deitzen zioten, baina Euskal Herrian gertatzen ari zena heltzen zitzaigun, eta gogorrak izan ziren aste horiek"

"Osasun sistema ulertu ahal izateko kotxe aseguruekin egiten dut konparaketa"

"Armen salerosketa % 800 igo da krisialdian"