BIDEO ELKARRIZKETAK

Ion Brakamonte: "Bizitzen ari garenarekin, janaria, ura eta osasuna izatea da ezinbesteko gauza bakarra"

El Salvadorren harrapatu du Ion Brakamonte koronabirusaren krisialdiak. Orain urte eta hiru hilabete hasi zuen bidaia Ameriketan zehar, eta martxoaren hasieran heldu zen Erdialdeko Amerikako estatu honetara, eta handik gutxira mugak ixteko erabakia hartu zuen presidenteak, oraindik kasu positibo bat bera ere detektatu ez zutenena. Koronabirusaren eta egiten ari den bidaiaren inguruan hitz egiten du elkarrizketa honetan.

"Kasu bat bera izan gabe mugak itxi zituzten hemen. Martxoaren 11tik ezin da El Salvadorren sartu ez handik atera"

 

"Lehen umorearekin hartzen nuen, baina Espainiako pasaportea izanda jendeak beldurrarekin begiratzen nau. Arrazakeria sufritzen ari gara kanpotik etorri garenak"

 

"Hemengo presidenteak neurri onak hartu ditu. Ura, gasa, argindarra eta Interneteko ordainketa epeak atzeratu ditu, eta dirurik ez duten familiei 300 dolarreko laguntzak agindu dizkie"

 

"Zioten 1.000 gaixotara heltzen baziren, egoerak gainezka egingo zuela. Ari dira ospitale berriak egiten, baina El Salvadorrek ezu ditu Europak dituen baliabideak osasun aldetik"

 

"Lehen kutsatuak Espainiatik edo Italiatik etorritakoak izan ziren. Bertako jendea kutsatzen hasi zenean ezarri zuten alerta egoera"

 

"Bizitzen ari garenarekin janaria, ura eta osasuna izatea da ezinbesteko gauza bakarra"

 

"Ikusten dut Espainian garrantzitsua dela soldaduak bidaltzea, ez dakit zertara. Hemen soldaduak eta poliziak Osasun sailarekin koordinatuta daude, eta norbait kalean justifikaziorik gabe aurkitzen bazaituzte, ez dute isunik jartzen, osasun zentro batera eramaten dute probak egitera"

 

"Nahiko nuke bidaiarekin jarraitu, baina Mexikon eta Estatu Batuetan oso berandu dabiltza, eta zaila izango da handik pasatzea"

 

"Orainean bizi behar garela ikasi dut. Iragana joango da, eta etorkizuna etorriko da oraina zaintzen badugu"

 

"Barne prozesu bat izan da. Gauza gutxi behar da bizitzeko. Hori erakutsi dit bidaiak"