Elkarrizketak

Arritxu Iribar: "Une honetan osasunaz eta egoera zailean dagoen jendeaz arduratu behar dugu"

Baleike 2020ko api. 10a, 08:00

30 bat urtez jarraitu du zuzenean Arritxu Iribarrek Euskal Herriko Itzulia. Aurten, gehienok bezala, etxean sartuta dago, kirol munduak koronabirusaren kolpea nola jasan duen kontatzen, helmugan txirrindulariak elkarrizketatzen aritu beharrean. Kazetari lanaz gain, Udal Gobernuko ardurak era badauzka eta oso harro mintzatu da zumaiarrek larrialdiari emandako erantzunaz.

"Egoera honek gauzak bere tokian jarri ditu, lehentasunak markatu ditu eta garbi gelditu da kirola eta kirolariak ez direla munduaren ardatza. Une honetan osasunaz eta egoera zailean dagoen jendeaz arduratu behar dugu"

 

"Kirol taldeen babesle askok euren langileei erantzun beharko diete lehenengo, eta gero lagundu kirol taldeak, ahal bada. Egoera asko aldatuko da eta kezka handia dago".

 

"Ez dut imajinatzen Tourra ikuslerik gabe, eta ez dut imajinatzen Tourra jokatu gabe; Tourra ziklismoarentzat dena da, interes ekonomikoak ikaragarriak dira".

 

"Futbolean, nik uste dut Ligaren amaiera ikuslerik gabe jokatuko dela. Baina, hortik aurrera, ez dut uste bide horretatik jarraitu denik. Ikuslerik gabe jokatzeak ez du zentzurik; telebistatik ikusiko ditugu eta bertan ez da inor egongo? Kirola ez da hori!"

 

"Udalean, gizarte zerbitzuen sailari eta ekonomia sailari eragin die, hor jarri ditugu indar guztiak"

 

"Lehen momentutik, Udalaren indar guztiak jarri dira multzorik ahulenak eta zaurgarrienak babesteko"

 

"Eskerrak eman behar zaizkio herriari, Zumaiak erantzun ikaragarria eman du"

 

"Astelehenero biltzen dira Udal Gobernua eta oposizioko ordezkariak larrialdi mahaian. Datorren asterako, hausnarketarako mahaia dago deituta, orain arte egindakoa eta aurrerantzean zer pauso emango diren aztertzeko”

 

"Orain arte gizarte zerbitzuetan zentratu bagara, hemendik aurrera ikusi beharko da zer nolako laguntzak eman beharko diren eta nork emango dituen laguntza horiek"

 

"Zumaian ditugun bi egoitzak zuzenean ez daude Udalaren menpe eta hor ere asmatu behar izan dugu nola lagundu"