Baleikeko taldekoen maila ona Egunean Behineko finalean

Baleike 2020ko api. 9a, 10:50

Egunean Behin jokoaren hirugarren denboraldiko finala jokatu zen atzo, eta Baleikeko taldearen ordezkariek maila bikaina erakutsi zuten. 

246 lagunek hartu zuten parte atzo Egunean Behin jokoko hirugarren denboraldiko finalean. Youtube bidez egin zen finala eta hiru txandatan banatuta, hamar galdera erantzun behar izan zituzten finalistek. 

Egunean Behineko Baleikeko taldeko ordezkariek parte hartu zuten finalean, emaitza onekin. Eneko Agirre seigarren izan zen, Mikel Arroiabe hamabigarren, eta Xabier Azkue 24. Finala Eñautek irabazi du.