Zabalik dauden saltokien zerrenda osatu du Udalak

Baleike 2020ko api. 5a, 18:05

Egun hauetan zerbitzuak eskaintzen ari diren saltokien oinarrizko informazioa bildu du Udalak, hori herritarren eskura jartzeko asmoarekin. Ordutegiak, harremanetarako bideak eta etxez etxeko zerbitzua duten ala ez zehaztu dute.

Azken asteetan itxita daude zerbitzuekin lotutako negozio asko eta asko, koronabirusagatik ezarritako osasun larrialdia medio. Beste saltoki askok, berriz, irekita jarraitzen dute, funtsezko zerbitzua ematen dutelako. 60tik gora dira, eta Udalak zerrenda batean bildu ditu. Ordutegiak, harremanetarako bideak eta etxez etxeko zerbitzua duten ala ez zehaztu dute.

Hemen dago zerrenda ikusteko eta jaisteko aukera.