#EtxetikMundura

Juankar Martinezen musika, etxetik mundura

Baleike 2020ko api. 5a, 20:00

#EtxetikMundura egitasmoarekin bat eginez, Ken Zazpi euskal musika taldearen 'Ilargia' kantu ezaguna abestu du Juankar Martinez musikariak, bere etxetik eta gitarrak lagunduta. 

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaur: Maxixatzen.eus-en Alberto Martinez musikaria eta Karkara.eus-en Eñaut Marti musikaria. 

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Baleikek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!