Gaur aztertuko du Espainiako Gobernuak konfinamendua hilaren 26ra arte luzatzea

Baleike 2020ko api. 4a, 10:34

Hainbat hedabidek esan dute Pedro Sanchez presidenteak luzatu egingo duela konfinamendua, batzorde zientifikoarekin elkartu ondoren. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egingo duela 11:30ean.

Apirilaren 26a da denen ahotan dabilen data. Izan ere, Espainiako Gobernua gaur bilduko da batzorde zientifikoarekin, eta horren ondoren jakinaraziko du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak konfinamendua hemendik hiru astera arte luzatuko duten ala ez.

Hainbat hedabidek esan dute baietz, erabaki hori jakinaraziko duela gaur Sanchezek. Bien bitartean, Eusko Jaurlaritzak iragarri du gaur 11:30ean agerraldia egingo duela Iñigo Urkullu lehendakariak.