Elkarrizketak

Inaxio Zearreta, medikua: "Konfinamendua beharrezkoa da birusa zabaldu ez dadin"

Gorka Zabaleta 2020ko api. 4a, 10:30

Zumarragako ospitalean egiten du lan Inaxio Zearreta mediku anestetistak. Aitortzen du kezkaz bizi dela, gaitza lanetik etxera eramateko duen arriskuagatik, baina buru-belarri dago murgilduta gaixotasunaren kontrako borrokan. Elkarrizketaren amaieran, Cristina Calvo pediatrak azaldu digu nola ari diren bizitzen egoera hau Donostiako larrialdi zerbitzuan.

“Zumarragako ospitalera beranduago iritsi da gaitzaren olatua eta horrek denbora eman digu hobeto prestatzeko”

 

“Materiala oraingoz badaugaku, baina ez dakit zer gertatuko den gaixo kopuruen aurreikuspenak betetzen badira”

 

“Babes material asko geuk prestatu dugu, eskulanak egin ditugu egun hauetan”

 

“Animo aldetik nahikoa urduri gaude; badakigu gaixoak nola artatu behar ditugun baina kutsatzeko beldurra hor dago”

 

“Gaixotasunaren sintoma larrienak hamargarren egunaren bueltan agertzen dira; bizpahiru egun horiek gaindituz gero, gehienek hobera egiten dute”

 

“Gaixoak bakarrik egoten dira, eta gu astronautaz jantzita sartzen gara gelara… Beraientzat ez da erraza”

 

“Gaixotasuna zabaltzen dute, batez ere, sintomarik ez dutenek edo sintomak agertu baino lehen. Konfinamendua beharrezkoa da birusa ez zabaltzeko eta ospitalek gainezka ez egiteko”

 

“Ume gehien gehienak ez dira gaixotzen baina birusa berdin berdin izan dezakete eta ingurukoak kutsa ditzakete”