#EtxetikMundura

Joseba Egaña, #EtxetikMundura

#EtxetikMundura egitasmoarekin bat eginez, Joseba Egaña txistulari zumaiarrak doinu alaiak eskaini dizkigu berrogeialdia arintzeko asmoz.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaur. Maxixatzen.eus-en Txintxarri lokalak umorez betetako laburmetraia eskainiko du eta Zarauzkohitza.eus-en Bixente Martinez musikariak emanaldia eskainiko du.

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, duela bi astez geroztik bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!