#EtxetikMundura

Chango Munks, #EtxetikMundura

Chango Munks musika taldeak ere #EtxetikMundura egitasmoan parte hartu du. Ska-punk doinuak joko dituzte taldeko partaideek, tartean, Xabier Garcia baxu jotzaile zumaiarrak.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) martxan jarritako #EtxetikMundura egitasmoak ez du etenik, eta gaurkoan ere eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusteko parada izango da. Eskualdeko gainontzeko hedabideetan ondoko saioak daude ikusgai: Karkara.eus-en Mikel Aranzabal musikaria, Maxixatzen.eus-en Xabifest Dj-a, eta Uztarria.eus-en Olatz Alkorta margolaria eta Zarauzkohitza.eus-en Nagore Aizpurua abeslaria.

Horiek guztiak ikusgai daude bai UROLA KOSTAKO HITZAren webgunean, baita Erlo Telebistan ere. Horrez gain, bertan ikus daitezke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak ere.

Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!