Elkarrizketak

Ruth Salaberria, lanean gaixotutako medikua: “Kolektibo bezala daukagun indarrak emozioz betetzen nau”

Gorka Zabaleta 2020ko api. 2a, 08:00

Zaintza intentsiboetako medikua da Ruth Salaberria (Zumaia, 1986), eta larrialdietan egiten du lan. Askotan bera izatean da 112 larrialdietako telefonoaren bestaldean dagoen medikua, baina anbulantziarekin larrialdiak artatzea ere egokitzen zaio. Koronabisurasen krisia hasi zenetik, hartan aritu da lanean buru-belarri, gaitzak bera ere harrapatu duen arte. Ia bi aste daramatza etxeko gela batean isolatuta, gaitza gaindu bezain pronto lanera bueltatzeko gogoz. Berekin estreinatu dugu #EtxetikEtxera bideo elkarrizketa saioa.

 

"Lehenengo egunetan pixka bat kaosa izan zen, informazioa falta zitzaigun, ez genekien oso ondo gaixotasuna nola trasmititzen zen"

 

"Lau txanda egin nituen segidan, 12 ordukoak, eta azken txandan gaixotu nintzen"

 

"Oraintxe zainketa intentsiboetan oso gaizki daude, gaixo asko dauzkate eta laguntzeko gogo handiarekin nago"

 

"Edadeko jende asko dago etxean bakarrik, beldurrez, gaixotasunak harrapatzen baditu agian ez dietelako tratamendurik egingo ez ez dituztelako ospitalera eramango"