#EtxetikMundura

Agustin Zubimendi, #EtxetikMundura

Baleike 2020ko mar. 31a, 20:00

Agustin Zubimendi abeslari eta Beheko Plaza abesbatzako zuzendariak ere #EtxetikMundura egitasmoan parte hartu du. Lekeitioko kalean abesti herrikoia kantatuko du zumaiarrak. 

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) martxan jarritako #EtxetikMundura egitasmoak ez du etenik, eta gaurkoan ere eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusteko parada izango da. Eskualdeko gainontzeko hedabideetan ondoko saioak daude ikusgai: Karkara.eus-en Ainara Zamakola musikaria, Maxixatzen.eus-en Urtzi Azkueren doinuak, eta Uztarria.eus-en Lurdes Alkortaren eta Enaitz Alberdiren trikiti doinuak, eta Zarauzkohitza.eus-en Mor More taldea.

Horiek guztiak ikusgai daude bai UROLA KOSTAKO HITZAren webgunean, baita Erlo Telebistan ere. Horrez gain, bertan ikus daitezke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak ere.

Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!