'Lekeitioko kalean' abesti herrikoia kantatuko du Agustin Zubimendik #EtxetikMundura

Beheko Plaza abesbatzako zuzendari Agustin Zubimendik ere #EtxetikMundura egitasmoan parte hartu du. Lekeitioko kalean abesti herrikoia abestuko du iluntzean, webgune honetan.

Saioa 20:00etan ikusi ahal izango da Baleike.eus webgunean. Etxetik lagundu nahi diotenek, hemen dute abestiaren letra. 

LEKEITIOKO KALEAN
BIXIGU DENBORA DANIAN, LARAN LARA. (bis)
HOGEI TXITXARRO ETA GEHIAGO
SARTZEN DITUZTE SABELEAN
BAINA GUZTIOK BATERA.
LARAN LALA, LARAN LALA, LARAN LALA

HIRU LAGUNEK ISPASTERREN
APUSTU TXIKI BAT EGIN ZUTEN, LARAN LARA.  (bis)
JANGO ZUTELA GOIZETIK GAUERA
HAMAR ERRALDEKO TXALA
TXANTON LAUGARRENGO ZALA.
LARAN LALA, LARAN LALA, LARAN LALA

LARALA,  LARALA
TXISTUA ETA……..PUM!