Urrutiko laguntza zerbitzua jarri du martxan KZguneak

Baleike 2020ko mar. 30a, 12:17

Alarma egoera dela eta, KZguneak Foronda kultur etxean duen gela itxita dago. Zerbitzu honen erabiltzaileek badute, hala ere, beraien zalantzak argitzeko aukera abian jarri duten urrutiko laguntza zerbitzuari esker. 

Koronabirusarengatik zentroak itxita daude eta ezinezkoa da aurrez aurreko zerbitzua eskaintzen. Erabiltzaileek, ordea, telefonoz eta posta elektronikoz laguntza izango duzu zure zalantza teknologiko guztiak argitzeko.

Zumaiako KZgunearekin harremanetan jartzeko  943-02 36 92 telefono zenbakira deitu daiteke, edo posta elektronikoko tutor.zumaia@kzgunea.net helbidera idatzi.