ZUZENKETA: Adinekoen egoitzetako langile anonimoaren testigantzaz

Atzo, igandea, San Juan egoitzako langile baten testigantza argitaratu zuen BALEIKEk atari honetan; bizi duten egoera larria salatzen zuen bertan langile horrek. Informazioa jasotzean kazetaria nahastu egin zen, eta testigantza Otezuri egoitzako langile batena zela idatzi zuen. Horregatik, BALEIKEko lantaldeak barkamena eskatu nahi die Otezuri egoitzako zuzendaritzari, langileei, egoiliarrei zein senitartekoei.

Artikulua zuzenduta dago, eta hemen dago irakurgai. BALEIKEko lantaldeak, akatsa zuzendu eta barkamena eskatu ondoren, herritarrei jakinarazi nahi die larrialdi egoera honetan lanean jarraituko duela bere indar guztiekin, gertuko informazioa ematen segitzeko.