#EtxetikMundura

Molly Bux kantuan, #EtxetikMundura

Hemen ikusgai Molly Bux abeslari zumaiarrak eskainitako saioa: Oasis taldearen Wonderwall abesti ezaguna, a capella abestua.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) martxan jarritako #EtxetikMundura egitasmoak ez du etenik, eta gaurkoan ere eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusteko parada izango da. Eskualdeko gainontzeko hedabideetan ondoko saioak daude ikusgai: Karkara.eus-en Joseba Aparicio musikaria, Maxixatzen.eus-en eta Uztarria.eus-en Udal Musika Bandetako kideen saioa, eta Zarauzkohitza.eus-en Joxean Urbieta eta Maixol Ruizen kantu saioa.

Horiek guztiak ikusgai daude bai UROLA KOSTAKO HITZAren webgunean, baita Erlo Telebistan ere. Horrez gain, bertan ikus daitezke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak ere.

Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!