Molly Bux abeslaria kantuan gaur, #EtxetikMundura egitasmoan

Baleike 2020ko mar. 29a, 12:18

Oasis taldearen Wonderwall abesti ezaguna a capella abestuko du zumaiarrak.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) martxan jarritako #EtxetikMundura egitasmoak ez du etenik, eta gaurkoan ere eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusteko parada izango da,  20:00etatik aurrera. Baleike.eus-en Molly Bux abeslariaren saioa izango da ikusgai; Karkara.eus-en Joseba Aparicio musikarearena, Zarauzkohitza.eus-en Joxean Urbieta eta Maixol Ruizena, eta Maxixatzen.eus-en eta Uztarria.eus-en Udal Musika Bandetako kideek eskainiko dute emanaldi bateratua.

Horiek guztiak 20:00etatik aurrera izango dira ikusgai izango dituzue bai UROLA KOSTAKO HITZAren webgunean, baita Erlo Telebistan ere. Dagoeneko bertan ikus daiteke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak.

Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!