#EtxetikMundura

Jone eta Imanol Urbieta, #EtxetikMundura

Baleike 2020ko mar. 28a, 20:00

Jone eta Imanol Urbieta zumaiarrek Lorcaren olerkietatik ateratako Pequeño Vals Vienes abestiaren bertsioa da honakoa.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskainiko dituzte saioak: Karkara.eus-ek Mikel Iruretagoiena bertsolariarena, Uztarria.eus-ek Amaia San Vicente ipuin kontalariarena, Maxixatxen.eus-ek Xabier Etxaniz soinu-jotzailearena, Zarauzkohitza.eus-ek Occhi di Farfalla taldearena eta Karkara.eus-ek Mikel Iruretagoiena bertsolariarena.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Baleikek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!