Jone eta Imanol Urbietaren emanaldia gaur, #EtxetikMundura egitasmoan

Baleike 2020ko mar. 28a, 12:37

Jone eta Imanol Urbieta zumaiarrek Federico Garcia Lorcaren olerkietatik ateratako Pequeño Vals Vienes abestiaren bertsioa eskainiko dute gaurkoan, #EtxetikMundura egitasmoaren barruan. 20:00etan hasiko dute saioa.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskainiko dituzte saioak:  Uztarria.eus-ek Amaia San Vicente ipuin kontalariarena, Maxixatxen.eus-ek Xabier Etxaniz soinu-jotzailearena eta Zarauzkohitza.eus-ek Occhi di Farfalla taldearena.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Baleikek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!