Forondako ikastaroetan jaso ez diren klaseak ez dira ordainduko

Baleike 2020ko mar. 27a, 14:55

Foronda kultur etxean ematen diren ikastaroetan jaso ez diren klaseak ez dira ordaindu beharrik izango. Hala adierazi du Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Horrekin lotuta, dagoeneko diru sarrera eginda duten ikasleei dirua itzuliko zaiela iragarri du.

Klase batzuk ekainean errekuperatzeko aukera ere baloratzen ari da Kultur Saila, baina alarma egoera noiz arte luzatuko den argitu arte ezin erabakirik hartu. Orduan egingo dira egin beharreko diru itzulketak.

Bitartean, guztia argitu arte ikasleek ez dute ordainketa gehiagorik egin beharko.

Edozein zalantzatarako alondegia@zumaia.eus posta elektroniko helbidera mezu bat bidali daiteke, edo 943-86 10 56 telefono zenbakira deitu.