#EtxetikMundura

Maria Zubimendi, #EtxetikMundura

Baleike 2020ko mar. 26a, 20:00

Maria Zubimendik akordeonista zumaiarrak ere parte hartu du #EtxetikMundura egitasmoan. Bere maisutasuna erakutsi du beste behin ere instrumentuarekin.

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) osatzen duten gainerako hedabideek ere prestatu dituzte tokian tokiko emanaldiak. Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskaini dituzte saioak: Zarauzko Hitzan Unax Nogales, Karkara.eusen Joseba Brit musikaria, Uztarria.eusek eta Maxixatzen.eusek Erniarraitzeko bertsolariak.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!