Ez da lur jausi handirik izan San Telmo azpian, hala zabaldu bada ere

Baleike 2020ko mar. 25a, 15:58
Argazkia: Gonzalo Torre.

Miguel Martinezek martxoaren 12an Itzurunen ateratako argazki bat bolo-bolo ibili zen atzo sareetan zehar. San Telmo ermitaren azpian harri multzo handi bat ikusten da argazki horretan, eta batzuek ondorioztatu zuten luizi handi bat izan zela. 

Hala zabaldu zen sare sozialen eta WhatsApp bezalako programen bidez. Euskal Telebistako saio batean argazki hori hartu eta harrien erorketa handi bat izan zela adierazi zuten.

Miguel Martinezek Facebooken partekatu zuen argazkia.
 

Aldundiko teknikarien eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko kideen ustetan, ez da halakorik izan. "Ezin dugu ziurtatu ez denik harriren bat erori, baina luizi handiren bat egon denaren zantzurik ez dago", azaldu du Geoparkeak sare sozialen bidez. Bertan ematen ditu azalpen gehiago.

Argazkilariak berak ere ustezko luizi horrek existitu ez duela azaldu du sareen bidez. Martxoaren 12ko argazki horren helburua hondartza zati bat hondarrik gabe erakustea zela dio Martinezek, "ez ustezko lur-jausi bat izan dela esatea.