Abian dira espazio publikoen eta zabalik dauden saltoki eta eraikinen desinfektazio lanak

Baleike 2020ko mar. 25a, 09:53

Koronabirusa ez hedatzeko eraikinen eta espazio publikoen desinfektazio lanak martxan jarri zituen udalak pasa den ostiralean, Zumaian.

Espazio publikoak eta alarma egoera honetan zabalik egoteko baimena duten eraikin eta saltokiak desinfektatzen dituzte langileek egunero, lan hauek egiteko eta babesteko arropa bereziak jantzita. Goizeko 6:30etik 8:30era bitartean eraikin eta saltokiak garbitzen dituzte, "oraindik itxita daudenean". Ura, xaboia eta produktu desinfektatzaileak erabiltzen dituzte lan hauek egiteko. 

Itxialdia indarrean egonda ere herritarrek erabiltzen dituzten espazio publikoak ere garbitzen dituzte, hala nola, eskailerak, autobusen markesinak, tren estazioa edota zubiak. Lan hauekin aurrera jarraituko dute normaltasunera iritsi arte.